APARTAMENTUA / S3 /
Hiru
4 per.
40m2-ko apartamentua, erosoa, argitsua eta beharrezko guztiarekin hornitua; kanpo aireztapena du. 1,50m-ko ohea eta 1,40ko ohe-sofa ditu, atseden ona eskaintzen duten koltxoi biskoelastiko erosoekin.
Bi espazio ditu; logela batetik eta sukalde/egongela bestetik. Sukaldea gure gastronomiari zukua atera diezaiozun beharrezko guztiarekin hornitu dugu; errezeta-liburu bat ere prestatu dugu, inspirazio-iturri gisa erabil dezazun eta bertako ekoizleen produktuak ezagutu ditzazun.
Zerbitzuak
IREKI BERRIAK
2018ko uztailean zabaldu ditugu ateak
IRISGARRITASUNA
Irisgarritasun araudiaren arabera egokitu dugu apartamentu hau
Wi-Fi
Zuntz optikoko Wi-Fi-ra doako konexioa
Smart TV + Netflix
Oporretan ere zure telesail gustukoena ikusten jarrai dezazun
Smart – Checkin 24o
Check-in -a eguneko edozein momentutan egin ahal izango duzu
SUKALDE HORNITUA
Bitrozeramika, hozkailua, mikrouhina, platerak eta edalontziak, sukaldeko tresneria, kafeontzia, tostadora, irabiagailua, zukugailua eta oinarrizko garbiketa-produktuak
OHEKO IZARAK / ESKU OIHALAK
Dutxako eta bainugelako oihalak. Oheko izaren aldaketa 4 egunetik behin egingo dugu
BEROGAILUA ETA AIRE EGOKITUA
Getariako neguak goxatzeko eta egun beroak arintzeko
ILE LEHORGAILUA
Betiko zalantza… oraingoan ez duzu ekarri behar
APARKALEKU PRIBATUA
Gure gonbidatuentzat aparkalekuak ditugu doan.
FAMILIAK ETA TALDEAK
Badakigu klanean mugitzea zein zaila egiten den, horregatik hiru apartamentuak erreserbatzeko aukera eskaintzen dizugu (12 pertsona gehienez), une batez ere banandu beharrik izan ez dezazuen.
Ecofriendly
Energia 100% berriztagarria, kontsumo baxuko etxetresna elektrikoak, garbiketa-produktu ekologikoak, komuneko paper ekologikoa eta birziklatua, LED argiak, hondakinen birziklapena
ERRETZEA DEBEKATUTA
ANIMALIAK DEBEKATUTA
BAITA ERE ESKAINTZEN DIZUGU…
-
GARBIKETA ZERBITZUA
Apartamentuen garbiketa eta izaren eta oihalen aldaketa 4 egunean behin egingo dugu. -
BABY KIT
Doan. Sehaska, aldagailua, trona, bainuontzia, eskuoihala, janari set-a. Eskatuiguzu aurrez. -
ATERKIA
Sirimiriak ez zaitzala geldiarazi. -
Tour “BeLokal”
Tour BeLokal -
ERREZETA LIBURUA
Errezeta-liburu bat egin dugu inspirazio gisa balio diezazun eta Getariako gastronomiari zukua atera diezaiozun. Bertako ekoizleen produktu onenak non eskuratu ditzakezun esango dizugu bertan.
Getarian geratu nahi izango duzu!
GASTRONOMIA
Getariako parrilak espektakulu hutsa bilakatzen dira. Parrilagile onenek magia egiten dute bertako arrain, itsaski eta produktu goxoenekin.
MAISOR
Getariako antxoa nola prestatu irakatsiko dizugu esperientzia ahaztezin honetan; teknika tradizionalak eta erabat artisauak erabiliz antxoa nola xerratzen dugun ikasiko duzu.