APARTAMENTUA / S1 /

bat

3 per.

25m2-ko apartamentua, erosoa, argitsua eta beharrezko guztiarekin hornitua; kanpo aireztapena du. 1,50m-ko ohea eta 1,40ko ohe-sofa ditu, atseden ona eskaintzen duten koltxoi biskoelastiko erosoekin.

Giro bakarreko gela; logela sukalde/egongelaren ondoan kokatuta dago, espazio berean. Sukaldea gure gastronomiari zukua atera diezaiozun beharrezko guztiarekin hornitu dugu; errezeta-liburu bat ere prestatu dugu, inspirazio-iturri gisa erabil dezazun eta bertako ekoizleen produktuak ezagutu ditzazun.

ERRESERBATU ESTUDIO HAU

Zerbitzuak

IREKI BERRIAK

2018ko uztailean zabaldu ditugu ateak

Wi-Fi

Zuntz optikoko Wi-Fi-ra doako konexioa

Smart TV  + Netflix

Oporretan ere zure telesail gustukoena ikusten jarrai dezazun

Smart – Checkin 24o

Check-in -a eguneko edozein momentutan egin ahal izango duzu

SUKALDE HORNITUA

Bitrozeramika, hozkailua, mikrouhina, platerak eta edalontziak, sukaldeko tresneria, kafeontzia, tostadora, irabiagailua, zukugailua eta oinarrizko garbiketa-produktuak

OHEKO IZARAK / ESKU OIHALAK

Dutxako eta bainugelako oihalak. Oheko izaren aldaketa 4 egunetik behin egingo dugu

BEROGAILUA ETA AIRE GIROTUA

Getariako neguak goxatzeko eta egun beroak arintzeko

ILE LEHORGAILUA

Betiko zalantza… oraingoan ez duzu ekarri behar

APARKALEKU PRIBATUA

Gure gonbidatuentzat aparkalekuak ditugu doan.

FAMILIAK ETA TALDEAK

Badakigu klanean mugitzea zein zaila egiten den, horregatik hiru apartamentuak erreserbatzeko aukera eskaintzen dizugu (12 pertsona gehienez), une batez ere banandu beharrik izan ez dezazuen.

Ecofriendly

Energia 100% berriztagarria, kontsumo baxuko etxetresna elektrikoak, garbiketa-produktu ekologikoak, komuneko paper ekologikoa eta birziklatua, LED argiak, hondakinen birziklapena

ERRETZEA DEBEKATUTA

ANIMALIAK DEBEKATUTA

BAITA ERE ESKAINTZEN DIZUGU…

  • GARBIKETA ZERBITZUA

    Apartamentuen garbiketa eta izaren eta oihalen aldaketa 4 egunean behin egingo dugu.
  • BABY KIT

    Doan. Sehaska, aldagailua, trona, bainuontzia, eskuoihala, janari set-a. Eskatuiguzu aurrez.
  • ATERKIA

    Sirimiriak ez zaitzala geldiarazi.
  • Tour “BeLokal”

    Tour BeLokal
  • ERREZETA LIBURUA

    Errezeta-liburu bat egin dugu inspirazio gisa balio diezazun eta Getariako gastronomiari zukua atera diezaiozun. Bertako ekoizleen produktu onenak non eskuratu ditzakezun esango dizugu bertan.

Plan autentikoak prestatu ditugu zuretzat, gure bizitza lokalarekin konektatu dezazun.
Getarian geratu nahi izango duzu!

GASTRONOMIA
Getariako parrilak espektakulu hutsa bilakatzen dira. Parrilagile onenek magia egiten dute bertako arrain, itsaski eta produktu goxoenekin.

Irakurri gehiago

MAISOR
Getariako antxoa nola prestatu irakatsiko dizugu esperientzia ahaztezin honetan; teknika tradizionalak eta erabat artisauak erabiliz antxoa nola xerratzen dugun ikasiko duzu.

Irakurri gehiago