APARTAMENTUA / B5 /
BALENTZIAGA bost
4 per.
52m2-ko apartamentu argitsua, kanpo aireztapen, aire girotu eta berogailuarekin. Bainugela pribatua eta sukaldea ditu, eroso sentitzeko behar duzun guztiarekin hornituta dago. 1,50m-ko ohea eta 1,40ko ohe-sofa ditu, atseden ona eskaintzen duten koltxoi biskoelastiko erosoekin.
2 giroko apartamentua; logela alde batetik eta sukalde/egongela bestetik.
Zerbitzuak
IREKI BERRIAK
2020ko uztailean zabaldu ditugu ateak
Wi-Fi
Zuntz optikoko Wi-Fi-ra doako konexioa
Smart TV + Netflix
Oporretan ere zure telesail gustukoena ikusten jarrai dezazun
Smart – Checkin 24o
Check-in -a eguneko edozein momentutan egin ahal izango duzu
SUKALDE HORNITUA
Bitrozeramika, hozkailua, mikrouhina, platerak eta edalontziak, sukaldeko tresneria, kafeontzia, tostadora, irabiagailua, zukugailua eta oinarrizko garbiketa-produktuak
OHEKO IZARAK / ESKU OIHALAK
Dutxako eta bainugelako oihalak. Oheko izaren aldaketa 4 egunetik behin egingo dugu
BEROGAILUA ETA AIRE GIROTUA
Getariako neguak goxatzeko eta egun beroak arintzeko
ILE LEHORGAILUA
Betiko zalantza… oraingoan ez duzu ekarri behar
APARKALEKU PRIBATUA
Gure gonbidatuentzat aparkalekuak ditugu doan.
FAMILIAK ETA TALDEAK
Badakigu klanean mugitzea zein zaila egiten den, horregatik hiru apartamentuak erreserbatzeko aukera eskaintzen dizugu (12 pertsona gehienez), une batez ere banandu beharrik izan ez dezazuen.
Ecofriendly
Energia 100% berriztagarria, kontsumo baxuko etxetresna elektrikoak, garbiketa-produktu ekologikoak, komuneko paper ekologikoa eta birziklatua, LED argiak, hondakinen birziklapena
ERRETZEA DEBEKATUTA
ANIMALIAK DEBEKATUTA
BAITA ERE ESKAINTZEN DIZUGU…
-
GARBIKETA ZERBITZUA
Apartamentuen garbiketa eta izaren eta oihalen aldaketa 4 egunean behin egingo dugu. -
BABY KIT
Doan. Sehaska, aldagailua, trona, bainuontzia, eskuoihala, janari set-a. Eskatuiguzu aurrez. -
ATERKIA
Sirimiriak ez zaitzala geldiarazi. -
Tour “BeLokal”
Tour BeLokal -
ERREZETA LIBURUA
Errezeta-liburu bat egin dugu inspirazio gisa balio diezazun eta Getariako gastronomiari zukua atera diezaiozun. Bertako ekoizleen produktu onenak non eskuratu ditzakezun esango dizugu bertan.
Getarian geratu nahi izango duzu!
GASTRONOMIA
Getariako parrilak espektakulu hutsa bilakatzen dira. Parrilagile onenek magia egiten dute bertako arrain, itsaski eta produktu goxoenekin.
MAISOR
Getariako antxoa nola prestatu irakatsiko dizugu esperientzia ahaztezin honetan; teknika tradizionalak eta erabat artisauak erabiliz antxoa nola xerratzen dugun ikasiko duzu.