GETARIA GURE
JATORRIA ETA
HELMUGA DA…

Eta baita Elkano bezalako marinelena, eta munduari lehenengoz bira eman zioten beste anonimo askorena. Getaria jaia da; Salbatore elizako kanpaien doinuak, txikiak baina urrunera iristen direnak. Getaria itsasoa da, arrantza, portura sartzen diren itsasontziak, sirenak eta bizitza deskargak, bizitzen jarraitzea ahalbidetzen digutenak. Getaria zapore bizia da, kalitatezko gastronomia; lurrak eta itsasoak ematen diguten onena beren eskuekin lantzen duten ekoizle txikien herria. Getaria parrilaren artea da, kaleko aroma erakargarria. Getaria joskintza da; portuko saregileen eta Balentziagaren pareko jostun handien puntadak. Getaria zerumugari begiratzean sentitzen duzun lasaitasuna da, hondartzako iluntze gorriak eta Kantauriren itsasertzean jolasean diharduten haurren algarak. Getaria dibertsioa da, musika notak eta kresalak bustitako mahastiei darien txakolinaren dantza.
Getaria olatua da, handia Kantauri haserre dagoenean eta txikia lasaitzen denean. Getaria motor txikien ilunabarreko argia da; txibitan dabiltzan pazientzia handiko piraten goiz-izarra.
Getaria abentura da. Horixe da Getaria, abentura autentikoa.

Bazatoz?
BeLokal Getaria
anchoas Maisor

MAISOR

Getariako antxoa nola prestatu irakatsiko dizugu esperientzia ahaztezin honetan; teknika tradizionalak eta erabat artisauak erabiliz antxoa nola xerratzen dugun ikasiko duzu. Familientzako oso egokia da tailer hau. Gainera zuk zeuk prestatutako antxoak etxera eramango dituzu.
Bisitatu gure antxoa obradore txikia!

Ezagutu Maisor

GASTRONOMIA

Getariako parrilak espektakulu hutsa bilakatzen dira. Parrilagile onenek magia egiten dute bertako arrain, itsaski eta produktu goxoenekin. Ezingo diozu tentazioari eutsi… herriko kalexka guztiak hartzen ditu parrila usain erakargarri honek!

ENOLOGIA

Getariako txakolindegiek lantzen duten mahatsa da Hondarribi Zuri barietatea. Mahastiak itsasora begira daude eta itsas brisak ardoaren aroman, zaporean eta gorputzean nabarmen eragiten du. Kopan hartu behar da eta fresko. Topa!

KULTURA

Cristobal Balenciaga: XX. mende hasieran nazioarteko modan iraultza eragin zuen diseinatzailea eta jostuna. Juan Sebastian Elkano: XVI. mende hasieran munduari lehenengo aldiz bira eman zion itsas gizona. Biak ziren getariarrak. Ezagutu utzi diguten ondarea:

ITSASOA

Getarian dena zor diogu Kantauri itsasoari. Mila aukera eskaintzen dizkigu gozatzeko: arrantzan edo itsasontzian zeharkaldia egin, Gaztetape edo Zarauzko hondartzetan surfean ibili edo, besterik gabe, Getariako hondartzetan eguzkiari begira zerraldo etzanda deskantsuan egon…

FAMILIAN

Oporrak familian eta familiaz gozatzeko dira, dudarik gabe. Bai Getariak eta bai Euskal Herriak, orokorrean, aukera asko eskaintzen ditu horretarako: